CASA MURO ETXEA, MENDIGORRIAKO LANDA-OSTATU XARMANGARRIA
Ezagutu gure landaetxean eskaintzen dugun bakea eta erosotasuna.
Gehitu datak erabilgarritasuna ikusteko
Gehitu datak erabilgarritasuna ikusteko
Mendigorrian historia duen etxe lasai bat ezagutu
Casa Muro Etxea oroitzapenez, bizipenez eta maitasunez betetako gure familia-etxea da. Betidanik lotuta egon garen lekua da: gure aita jaio zen herrian dago, eta gaur egun ere familia, lagunak eta sustrai sakonak ditugun tokia da.
Hemen bizi izan ditugu gure bizitzako udarik zoriontsuenak. Gaur, etxe honetako ateak irekitzen ditugu zuek ere haren lasaitasunaz, benetakotasunaz eta hainbeste maite dugun herri honen baretasunaz gozatzeko.
Hemen igaroko duzuen egonaldia oroitzapen ahaztezina bihurtzea nahiko genuke, eta baita Mendigorriko zatitxo bat bihotzean eramatea.
Sustraiak dituen etxea, partekatzeko pentsatua
Gure etxeak benetakotasun, erosotasun eta esentzia landatarraren konbinazio zaindua eskaintzen du. Jatorrizko izaerari eutsiz zaharberritua eta egungo beharretara egokitua, Casa Muro Etxea leku ezin hobea da atsedenaz, elkarbizitzaz eta inguruneaz gozatzeko.
Mendigorriko (Nafarroa) herrigunean bertan kokatua, herriaren lasaitasuna bizitzeko aukera ematen du, zerbitzu guztiak gertu izatearen abantailarekin eta inguruko herri eta hiriak egun-pasan ezagutzeko ingurune ezin hobearekin.
- Ingurune lasaia eta benetakoa
- Historia, tokiko bizitza eta zerbitzuak dituen herria
- Nafarroa ezagutzeko abiapuntu ezin hobea
Taldean gozatzeko pentsatutako espazioa
Casa Muro Etxea landetxe familiarra da, mimoz zaharberritua, herriko etxe zaharraren esentzia gorde eta egungo erosotasunetara egokituta. Espazio bakoitza xehetasunez zaindu da, egonaldi eroso, funtzional eta abegitsua eskaintzeko, patxadaz eta presarik gabe gozatzeko pentsatua.
Hiru solairutan banatuta, etxea ezin hobea da familia eta taldeentzat: denbora kalitatez partekatu nahi dutenentzat, herrian eta zerbitzu guztiak bertan izanik. Elkarrekin, atseden hartu eta Mendigorria barrutik bizitzeko toki paregabea.
- Etxe zabala eta guztiz berritua
- Etxea hiru solairutan banatua
- 4 logela, ohe desberdinekin
- 3 komun oso, horietatik 2 suite moduan logelan bertan
- Sukalde hornitua, praktikoa eta funtzionala
- Egon-gela nagusi bat eta atseden hartzeko beste egongela bat
- Terraza barbakoarekin, aire librean gozatzeko aproposa
- Mendigorriko herrigunean kokatua
- Dendak, tabernak eta herriko zerbitzuak oinez eskuragarri
- Sarbidea eta banaketa eskaileren bidez (igogailurik gabe). Ez da gurpil-aulkirako egokia
Ostatu atsegina
Online erreserbak
Ezagutu ingurua
Mendigorria, Nafarroaren esentzia sentitzen den lekua
Mendigorria Nafarroako herri bat da, izaera historiko nabarmena duena, Nafarroako Erdialdean kokatua, Arga ibaiaren ertzean. Helmuga ezin hobea da lasaitasuna, natura eta ondarea bilatzen dutenentzat, eta gainera ondo komunikatuta dago Iruñearekin eta komunitateko beste interesgune batzuekin.
Herriko kaleek izaera tradizionala mantentzen dute, eta benetako giroa du, turismo jendetsutik urrun; horregatik, oso egokia da ihesaldi lasai baterako edo egonaldi kultural baterako. Hemen bizitza beste erritmo batean doa, xehetasun txikiez gozatzera eta funtsezkoarekin konektatzera gonbidatuz.
Gainera, Mendigorriak egonaldi eroso eta lasaia egiteko behar diren zerbitzu guztiak ditu, herriaz patxadaz gozatzeko aukera emanez, ia inora mugitu beharrik gabe. Udan, aire zabaleko udal igerilekua ere badu, herritarren zein bisitarien topagune estimatua.
- Janari dendak, arraindegia, harategia, okindegia
- Jatetxeak eta tabernak
- Natura eta jarduerak
- Gizarte-etxea
- Udal igerilekua udan
- Mediku-kontsultategia
Zergatik aukeratu Casa Muro Etxea?
Casa Muro Etxea landaetxe bat baino askoz gehiago da: espazio zabal, eroso eta xarmadun bat, non xehetasun bakoitza pentsatua dagoen Nafarroaren bihotzean egonaldi ahaztezina izan dezazun. Hauek dira bisitan etortzen direnek… berriro itzultzeko dituzten arrazoiak:

Talde handientzat zabala
eta erosoa

Elkarrekin egotera gonbidatzen duten espazioak

Kokapen bikaina Mendigorrian

Bere esentzia gordez zaharberritutako etxea

Nafarroa ezagutzeko abiapuntu ezin hobea

Deskonektatzeko pentsatutako espazioa
Erreserbatu zure egonaldia orain
Kokapen pribilegiatua Mendigorrian
Benetako esperientzia erosoa
Turismo kulturala eta naturala
Gure gonbidatuen iritziak
kontaktua
Laguntzeko prest gaukazu
Etxearekin, erabilgarritasunarekin edo ingurunearekin zerikusia duen zalantzarik baduzu, pozik lagunduko zaituztegu eta Casa Muro Etxean zure egonaldia antolatzen lagunduko dizugu.
- 647-123-4567
- info@casamuroetxea.com
- Calle las Parras, 31150 Mendigorria, Navarra